
Enpresa munduak argi du ingurugiroak jokaera arduratsua eskatzen duela. Eta era berean, enpresen irudi korporatiboari balio erantsi bat gehitzeko aukera ematen duen esparru bat dela natura..
Euskal hiritarrek interes berezia azaltzen dute ingurugiroa eta naturarekin erlazionatutako gaien inguruan. Are eta gehiago egungo egoera sozioekonomikoan, non komunikazio eta energia azpiegitura garrantzitsuak martxan jartzearekin batera, natur ondarea babesteko eskaera soziala areagotu bai da.
Munduko hainbat lekutan, natur ondarearen kontserbazioan modu arrakastatsuan jarduten duten erakunde pribatuen antzeko esperientziak daude. Eta hauetan oinarritzen da NATURGINTZA FUNDAZIOA, beti ere dagokion kontestuaren berezitasunei egokituz.
NATURGINTZA FUNDAZIOAREN jarduerak naturaren eta paisaiaren aniztasuna babestu eta suspertzera zuzenduak daude,bai eta natur ondarea zein ingurugiro heziketa eta aisialdiko jardueren promozio-zabalkundera.
