
“elkarlana suspertuz”
Natura babesteko lanean diarduten
beste erakunde ekologistetatik
bereiztuz, NATURGINTZA
FUNDAZIOA ez da presio talde batean
bilakatuko, salaketak eta era guztietako
polemikak sahiesten ditu. Oinarri gisa,
egitasmo zehatzak garatzeko eta
martxan jartzeko lan modu bizi eta
ez gatazkatsu baten alde egiten du.
- PAISAIA edo naturaren aldetik interesgarriak diren inguruen sare
bat eratzea, hitzarmenen bidez lursailak erosiz edota kudeatuz. Lursail
horien natura balioa zaindu eta agerian jartzea eta natura intereseko area
hondatuak lehengoratzea dira helburuak.
- FAUNA eta flora interesgarriak edo arriskuan daudenak berreskuratzeko
egitasmoak bultzatzea eta lankidetza eskaintzea.
- MENDI ibilbideen inguruko promozioa eta bidezidorren egokitzapena eta,
orokorrean, natura ingurunearen erabilera publiko egokia sustatu.
- NATURA ingurunearen arloan diharduten herri erakundeen edo beste
elkarteen ekimen eta proiektuak aztertu eta martxan jartzeko lankidetza
eta laguntza teknikoa eskaintzea.
- INGURUMEN hezkuntza eta natura-inguruneko jarduera eta balio naturalak
zabaldu eta sustatzea (zabalkunde foiletoak, argitalpenak, erakusketak …).
- BAZKIDE, boluntario eta laguntzaileak (partikularrak, elkarteak, enpresak
edo administrazioa) bildu eta zaintzea, informazio eta sentikortze kanpainak
eratuz.