

Enpresen babespean
Euskal gizarteak eta ekonomiak duten izaera eta tradizio industrial nabaria aintzakotzat hartuz, euskal gizartearen garapenean eta ongizatean modu erabakigarrian esku hartu duten lehen mailako enpresak proiektu honen sorreran parte hartzea bilatu da.
NATURGINTZA FUNDAZIOAREN gisako proiektu baten sorreran eta garapenean partaide izan diren enpresa hauek euren erantzukizun soziala eta garapen iraunkorrrarekiko konpromezua berresten dute. Izan ere, proiektu berriztatzaile honen bitartez, oihartzun eta arrakasta sozial handia izango duten ekimenak gauzatzen saiatuko gara, naturarekin lotura duten jarduera positiboak gauzatuz.
Jarraian aipatzen diren enpresen diruekarpenei esker, NATURGINTZA FUNDAZIOA gaur egun errealitatea da. Enpresa hauek harturiko konpromezuak proiektua abian jartzea posible egin du. Proiektuaren finkapena, ordea, aurrera ateratzea lortuko diren egitasmo eta batu ditzakeen laguntza eta babes sozialaren eskutik etorriko da.
