“Arantzazu aparteko ingurunea da, natura eta artearen eskutik, historia eta bizitzak eskaintzen diguten topagune paregabea”

Miguel Angel Alonso arkitektuaren hitzetan, esaldi honek isladatzen duen izpiritua izan da hain zuzen abian dagoen santutegiaren berregokitze proiektua garatzeko gida, ingurune hauek arnas berritzeko helburuarekin. Frantziskotarrak estrainekoz bertara hurbildu zireneko 500. urteurrena ospatu berri den garai hauetan.

Izan ere Arantzazu historia y simbolismoz jantzitako tokia dugu, kultura eta erlijio alorrean derrigorrezko topagunea. Edertasun paregabeko ingurune naturalean dagoelarik, kokapen ezin hobea suertatzen da NATURGINTZA FUNDAZIOAREN gisako erakunde baten egoitzarako. Honela bada frantziskotar fraideen eskutik moldatzen ari diren proiektu erakargarri horretan integratzeko luzatu diguten aukera eskertzen diegu, eta kultura zein espiritualtasunez ongarritutako leku honetan errotuz gure jardunaren fruituak euskal lurraldeetan zehar zabaltzeko asmotan arituko gara.

Naturgintza Fundazioa
Arantzazuko Santutegia
19. Posta Kutxatila 20567 Oñati
CAF Condesa Euskaltel Grupo Cegasa Iberdrola Ingelectric-Team
Kaiku Naturgas Olsa - Olarra Sidenor Tuboplast Hispania Tubacex
Bazkide laguntzaileentzat atxikimendu imprimakia